XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAZKAO'tik.

Kronikan esaten dugun bezela, Lazkao'tik etorri zitzaigun Muxika'tar Errupin beneditarrak berri pozgarri bat eman zigun: gure Aita Mokoroa ideologi iztegi bat egiten ari omen zaigu.

Lan ederra eta bikaiña.

Gutako askori bururatu ere egingo etzitzaiguna.

Eta egin du zati bat: gaur 30.000 milla fitxa dauzka poliki jarrita eta beste 20.000 inguru paperetan an-emen sakabanatuta.

Batentzako lan aundia, ordea, lan eder auxe.

Orregatik guk zerbait esan genuen denok lagundu bear geniolari buruz.

Adibidez, gure ikastetxe askotan ba-dira euskal akademi edo batzar txikiak; oiek artu dezakete berengan lan oni laguntzea.

Esate baterako urtean liburu bat edo bi arakatuz.

Edo areago, bakoitzak liburu bat urtean barna.

Gaurkoz ez dakigu zeatz-meatz nola egiten dituen fitxak Aita Mokoroak.

Urrengoan ia ematen dugun onen berri.

Baiña gutxi gora-beera, ba-dakigu nola diren ideoloji-iztegi auek.

Denok lan egiteko, ordea, besteek zer egin duten jakin bearrean gaude, bestela alperrikako lana egingo genuke-ta.

Orregatik argitaratzen ditugu emen gaurrarte Aita Mokoroak aztertu dituen liburu ta beste orrien zerrenda.

Iñork lagundu nai balu, artzen duan liburuaren berri, berdin eman bearko luke.

Yakin'en urrengo zenbakietan berri geiago ematen joango gera.

Yakin'en eta baita beste illeroko orritxoan ere.

Onatx Errupin'ek diguna: Aita Mokoroaren txartel edo fitxai buruz ez dizut argitasunik ematen.